Uraren proiektuak, obrak eta plangintza

Uraren proiektuak, obrak eta plangintza

Obren, proiektuen eta uraren plangintzaren arloa araztegi berrien proiektuak izapidetzeaz arduratzen da, alde administratibotik zein teknikotik. Horiek egiteko, idatzi, exekutatu, araztegiak eraiki eta, ondoren, NILSAren eragiketa eta mantentze eremuari entregatu behar zaizkio. 

Urteko plangintzak, zenbat proiektu idatziko diren, zenbat obra egingo diren eta zenbat likidatu behar diren jasotzen du. Horiek betetzea kalitate-adierazleen parte da. 

2025ean zehar hamaika proiektu idatzi ziren, programatua zegoen bezala. Behe Ega, Zangoza, Cadreita eta Etxalarko araztegiak birmoldatu zituzten. Anozeko hobi berria, Caparroso industrialdea Bajo Arga araztegiarekin eta Aós araztegiarekin lotzea Cursos Medios del Irati araztegiarekin, baita Castejongo lohien lodigailua eta Almandotz, Lorca eta Arraratseko instalazioak ere. 

Gainera, Iruñerriko Mankomunitatearen hainbat proiektu gainbegiratu ziren, Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen bidez finantzatzen baitira, baina haren eremuko instalazioak tokiko erakundeak kudeatzen ditu (Montejurrako Mankomunitatearen kasuan gertatzen den bezala). Zariquiegiko kolektoreaz, Arazuriko lohiak lehortzeko bost nabez, Belascoaingo araztegiaz, Oteiza-Añezcar-Larragueta kolektoreaz eta Arazuriko instalazio fotovoltaikoaz ari gara. 

Lizitazioei dagokienez, zortzi izan ziren urtean zehar, nahiz eta zazpi programatu. Riezuko eta Aguilar de Codeseko araztegietarako bideak egokitzea, Caparrosoko poligonoa lotzea, Induraingo isurbidea konpontzea, Arguedasko isurbidea berritzea, Itsasoko araztegia, Xabierko Gazteluko aparkalekuko drainadura hobetzea eta Berako emari-neurgailua lizitatu ziren. 

Jarduera horiek hainbat aldagairen arabera planifikatzen dira, hala nola ingurumenarekin, paisaiarekin, osasun publikoarekin edo biztanleriarekin lotutako arazoengatiko larrialdien arabera; baita beste parametro batzuen arabera ere, hala nola isurketak ingurunean duen inpaktua, industria-hazkundea, instalazioen zaharkitzea eta haien balio-bizitza, eta 2019-2030 aldirako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailearen eskakizunen arabera, arazketa eta saneamenduaren atalean. Plan hau Nafarroako Gobernuaren ibilbide-orria da uraren arloan, klima-aldaketaren testuinguruan.

Nilsa