Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plana

Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plana

2019-2030 Nafarroako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileak planteatzen du hornidura eta saneamendua benetako hiri-proiektu integral bihurtzea, lidergo eta zerbitzu publikotik, neurrizko kontsumo iraunkorrak bultzatuz eta ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eraginez.     NILSAk izan zuen plan hori egiteko ardura. Prozesua 2016aren amaieran hasi zen, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzean onartu zuen. Orduz geroztik, urteko memoriak egiten dira, bere jarraipenarekin, eta hemendik sarbide bat eskaintzen da. Erabateko dokumentuak dira, eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak gainbegiratu behar ditu, plana osotasunean bezala. NILSA tresna bat da, Nafarroako Gobernuak uraren arloan dituen politika publikoak bideratzeko zeregin bideratzailea duen erakunde instrumentala. 

Nilsa