Arazketa-instalazioak

Arazketa-instalazioak

www.nilsa.com webgune korporatibotik Nafarroako arazketa-instalazio guztietara sar daiteke: Idenan kokatzea (Nafarroako Gobernuaren geoatari ofiziala, informazio geografiko, kartografiko eta lurraldekoirako doako sarbide librea eskaintzen duena), drone-bistak Youtubeko kanalean, instalazio-bilatzailea herriz herri, eta kokapena Google Mapsen.

Informazio honekin erredundanteak izan nahi dugu; izan ere, azken finean, araztegiek eragin zuten NILSA sortzea, eta urteetan zehar historia ahalbidetu dute. 

Horietatik abiatuta, I+G+b ildoak garatu ditugu, Nafarroako Hondakinen Partzuergoan murgildu gara, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren aginduak jaso ditugu (hala nola Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailea), etengabe hazten ari den hezkuntza-programa bat eskaintzen dugu, proiektu europarrak eta nazionalak gure gain hartzen ditugu... Eta gainerako jarduketa guztiak.
 
Hala ere, jerga anglosaxoian core-business deitzen dena arazketa da, Nafarroa osoan zehar dauden eta etengabe erabiltzen eta zikintzen dugun ura garbitzen duten instalazioak. Lehenengoak izan ziren, eta funtsezkoak izaten jarraitzen dute.  
 

SAKATU HEMEN: GURE ARAZTEGIAK EZAGUTU

Nilsa